|  ANTZARA JOKOA
 
                  
                    
                      
                        
                          | Urtero, herriko bestetan,
                              San Martinetan antzara jokoa egiten da. Bertan
                              gazte batzuk parte hartzen dute zaldiz, soka
                              batetik zintzilikatua den antzara bateri lepoa
                              kendu behar diote. Lehena ezpata batekin ibiltzen
                              da eta erregea da, bertzeak heien besoen indarraz
                              ari dira. Antzara jokoa gazteen iniziaziorako rito
                              bat da, ohitura hau Euskal Herrian zabaldua zen
                              toki ainitzetan bainan orain herri guttitan egiten
                              da. Iparraldean egiten da zaldiz: Sara, Zuraide,
                              Oleta, Ainhoa eta  Ahetzen. Hegoaldean
                              itsasontziz egiten dute Lekeition. Auvergne eskualdean Saint-Bonnet-près- Riom
                              herrian, irailak 14 ondorengo igandean gazteak
                              zaldiz pasatzen dira antzararen lepoa tiratzeko.
                              Beti eskualde hortan, Arfeuilles herrian ere
                              aurkitzen dira zaldizkoak eta antzarak
 
 |                                    |