GAUAZKO LANA
Ezin da Biriatu aipatu kontrabanda aipatu gabe. Maastrichteko akordioak baino lehen ibiltzen ziren merkantziak libreki ezarri dizkiguten mugetatik. Debekatzeak eta zergak trafikoa sor arazi dute. 1939/1945 : Bigarren munduko gerla eta alemanen okupazioa. 60 garren urtetan Pariserat edo fruitu eta mahats biltzera joaten ziren portugesak ugari ziren. Berantako ipar afrikakoak izan dira. 80 garren urtetan milaka txekor joan dira Espainiara gizentzera. Alkolak (ardoa iparrera, koņaka hegora) eta jatekoak pasatu dira ere egoeraren arabera.
|